casa rural pais vasco

logo
logo
LASARTE-ORIAKO MERKATARITZA, OSTALARI ETA ZERBITZUEN ELKARTEA

ELKARTEA

80ko hamarkadaren bukaeran, Lasarte-Oriako merkatari talde bat biltzen hasi zen urte haietan gure establezimenduei eragiten zieten arazoak aztertzeko eta irtenbideak topatzeko.

Urteen poderioz taldea handitu egin zenez, gure jarduerari legezko estaldura eman behar izan genion. Hori dela eta, 1993ko uztailaren 22an, ATERPEA izeneko (Lasarte-Oriako merkatarien, ostalarien eta zerbitzuen elkartea) antolakunde profesionalaren estatutuak entregatu genituen. Elkartearen helburuak dira interes ekonomiko, sozial, profesional eta kulturalak ordezkatzea, defendatzea eta sustatzea. Batetik, kideen prestakuntzan eta sustapen kulturalean etengabe lan egitea. Bestetik, dagozkion agintari eta erakundeekin bitartekari lanak egitea, inguruan hobekuntzak lortze aldera. Eta azkenik, ekitaldiak eta kanpainak antolatzea, bazkideak sustatzeko. Aurten, helburu hori duen kanpaina bat egin denez, bazkide kopurua bikoiztu egin da, 51etik 100era hain zuzen ere.

25

LASARTE-ORIAKO MERKATARITZA, OSTALARI ETA ZERBITZUEN ELKARTEA